2012/04/27

5. Klarinete Topaketa


Igande honetan, Apirilak 29, V. Klarinete Topaketa izango da Andoainen.
Denera 245 partaide izango dira klarinetea elkarrekin jotzen. Gaztetxoenak 8 urteko ikasleak izango dira, aurten hasitako ikasle berriak, ilusioz beterik ari dira lan eta lan errepertorioa prestatzen. Adina ez da oztopoa parte hartzeko, eta 68 urteko klarinete-joleak ere izango ditugu.
19 Musika eskola hartuko dute parte, Andoaingo Udal Musika Eskolak antolatutako jarduera honetan. Zuzendaria, Mikel Emezabal izango da, bertako klarinete irakaslea. Bere hitzetan "dena prest dago. Lan haundia egiten ari gara detaile txikienak ere kontutan hartzeko eta emaitza zoragarria izan dadin, bakarrik eguraldiaren laguntza behar dugu"
Hitzordua hurrengo igandean, apirilaren 29an izango da. Partaideak goizeko 9:30etan iritsiko dira Bastero Kulturgunera Entsaio Orokorra egiteko. 12:30 kalejiran aterako dira eta 13:00etan KONTZERTUA eskeiniko dute Andoaingo Zumea Plazan.
Euria egingo balu, Ondarreta Ikastetxeko patioan egingo litzateke kontzertua.
Denok gonbidatuta zaudete Klarinete festa honetara. Zorte on denoi!



El próximo domingo, 29 de abril, tendrá lugar el V Encuentro de Clarinetes en Andoain.
Participarán 245 personas con sus clarinetes. Los mas jovencitos son alumnos de 8 años que han comenzado a este año y están preparando con gran ilusión el repertorio. Pero la edad no es un impedimento para participar, ya que también contaremos con personas de 68 años tocando el clarinete.
En esta actividad organizada desde la Escuela de Música de Andoain, participarán 19 escuelas de música
En el caso de que lloviese, el concierto se realzaría en el patio de la escuela Ondarreta.
estais todos invitados a esta fiesta del clarinete. Mucha suerte a todos!

No hay comentarios:

Publicar un comentario